INDEPENDENTEA.EUS WEB GUNEAN ZENTSURATZEN DIREN IRUZKINAK
HEMEN INDEPENDENTEA.EUS WEB GUNEAN ZENTSURATZEN DIREN IRUZKINAK JARRI DAITEZKE
Independentea interneten dagoen egunkari itzela da. 2020 urtean, plandemia edo panderetemiarengatik zentsura a tope zebilenean, lagun ausart batzuk sortu zuten estaltzen ziren informazioak zabaltzeko, egia, osasun eta justiziaren ildoan. Sekulako presioa (mehatsuak ...) jaso omen zituzten eta hilabete batzuk beranduago aldizkaria mutu geratu zen. Baino hilabete batzuk eta gero indar berriekin berriz jarri zen martxan, eta hala jarraitzen du 2022n.
Balio itzela du webgune honek interneten euskal aldizkari eta egunkari gehienek zabaltzen ez dutena (munduan orokorrean gertatzen ari den bezala globalitarismoa dela eta) euskaraz zabaltzen duelako. Bolondres batzuk (geroz eta gehiago) sinatzen dituzte artikuluak beraien izen-abizen eta argazkiekin (hau ere oso eskertzekoa). Eta gainera edonork iruzkin edo komentarioak bidali ditzake. Baino ...
Hemen kontraesan eta arazo bat: iruzkin asko ez dira argitaratzen, nahiz eta euskaraz izan eta artikuluekin ados egon. Zergatiak egunkari horren arduradunak jakingo dituzte (eta han edo hemen azaldu nahi badute primeran legoke). Nere ustez zentsura beraiek ezagutzen ez dituzten pertsonek bidaltzen dituzten artikuluetan ezartzen dute, batez ere beraien benetazko izen-abizenak jartzen ez badituzte (pertsona batzuk nahiago dugu gure online pribazitatea eta intimitatea babestu Ziber Big Brother aurrean -ulergarria ere megakontrol garai hauetan-). Eta horrela antizentsuratzaile webgune batek zentsura ezartzen du. Nahiz eta ulergarria azaldu diren puntu batzuen arabera arazo bat da. Baino soluzio erraza hemen: behean, ohar blok honen iruzkietan jarri ditzakegu han zentsuratzen dizkiguten iruzkinak, ez galtzeko, eta nahi duenak irakurtzeko, adierazpen-askatasun eta iritzi aniztasun gehiago egoteko (komeni da hasieran jarri artikuluaren izenburua edo lotura).
Mila esker denoi, aurrera!!
Public Last updated: 2022-07-02 07:50:52 PM